Azken odol jarioa
Hörbuchdownload, Gelesen von: Gontzal Mendibil, Ungekürzt, Ungekürzt
€17.95
(inklusive MwSt.)
Verfügbarkeit: Lieferbar
Zusatztext
Hilerokoaren odol jarioak irregularrak izaten hasi zirenean ekin nion, gutxi gorabehera, sormen egitasmo hau zirriborratzeari, zeina olerkietan gorpuztu den. Poesia, artea eta ideologia baliatu ditut menopausiaren urte hauetan zehar piztu zaizkidan kezka, obsesio, oroitzapen eta ilusioen arteko elkarrizketa sortzeko. Lau zatitan banatu dut liburua: Sinplifikatzen, Itxialdia, Badakit eta Bizitza inauteria da. Olerki bat edo beste, Hatsa aldizkarirako idatziak dira propio. Badakit ataleko sortak Lauaxeta Okerki Saria jaso zuen, 2023ko abenduan. Gainerakoek estreinakoz ikusiko dute argia.
Autorenportrait
MAITE TOLEDO SARALEGI. Zaldibia, 1966. Hainbat arlo jorratu ditu literaturan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, saiakera eta komiki-gidoiak. Besteak beste, honako komunikabide eta literatur aldizkarietan kolaboratu du: Hatsa literatur aldizkaria, Linterna Gorria literatur aldizkaria, Berria egunkaria eta Goienkaria astekaria. Diziplina anitzeko hainbat proiektutan parte hartutakoa da eta erakusketak eta haien prozesu editorialak uztartu ditu, literatura eta arte garaikideko edukiak lotzeko. Gaztelaniara, frantzesera, portugesera eta ingelesera itzulia, gauzen ordena, estetika eta autentikotasuna maite ditu. Azken odol jarioa hirugarren olerki liburua du. Aurretik Jet Lag eta Hemen argitaratu zituen. Tekno-turismoa saiakera ere bai. Eta "Ametsaren Aro Berria, Manuel" izeneko komikia. Sariak jaso ditu: Nikolas Ormaetxea "Orixe" Poesia Saria eta Lauaxeta Olerki Saria, beste batzuen artean. Poesia ¿ Azken Odol Jarioa (Ediciones Beta, 2025) ¿ Hemen (Ediciones Beta, 2013) ¿ Jet Lag (Ediciones Beta, 2012) Saiakera ¿ Tekno + Turismoa (Ediciones Beta, 2012) Komikigidoia ¿ Ametsaren Aro Berria, Manuel (Sauré, 2005) Sariak ¿ Lauaxeta Olerki Lehiaketako lehen saria (2023) ¿ Nikolas Ormaetxea "Orixe" Olerki Lehiaketako lehen saria (2003) ¿ Amodiozko Gutuna. Gazteen Saria (Berrigara, 2002) ¿ Emakumeak eta Lanbideak Argazki Saria (Arrasateko Emakume Txokoa, 2005)
Weitere Details
Erschienen: 18.02.2026
Umfang: 21 Min., 1 Track, 14.11 MB
Sprache: BAQ
ISBN/EAN: 9791387673260
Umbreit-Nr.: 9881340
